Kargatzen...
Itxi

ZIENTZIA

Zergatik antolatzen edo prozesatzen dira funtzio ezberdinak burmuineko leku baten edo beste baten?

Galdera horri erantzun dio Esti Blanco Elorrietak Baipasan. Burmuinaren organizazioak eta neuroplastizitate izeneko fenomenoaz ibili gara berarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gure burmuina zeharo dago antolatuta. Hainbeste ze, erabiltzen ez diren azal zatiak berrerabiltzeko burmuina berrantolatu egiten da.

Esti Blanco Elorrieta psikolinguistak eta Harvard unibertsitateko ikerlariak azaldu digu "hizkuntzako hitzak ezkerreko lobulu tenporalean kokatzen direla ematen du, eta hitz horiek perpausetan konbinatzeko kapazitatea apur bat aurrerago, ezkerreko aurreko biran" eta, dirudienez, hizkuntza ezberdinetako hiztunek funtzio hauek izan badituzte bertan. Oraindik ez dakite zergatik, baina are interesgarria irizten dio berak jakitea ea zerer pasatzen den pertsona batek funtzio baterakoa zen burmuineko azala erabiltzen ez duenean, edo "norbaitek istripu bat duenean eta burmuineko azalaren zati bat zapuzten zaionean". Liluratuko zaitu azalpenak!

Audioak (1)