Itxi

Gure hiztegia

Zu ere pochemuchka zara?

Errusieraz bada hitz bat etengabe galdetzen duen pertsona izendatzeko, haurrek 2 edo 3 urtetik aurrera egiten duten bezala

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lide Treku haur eta nerabe psikologoak azaldu digu zein garrantzitsua den haurraren garapenerako 'zergatik?' eta 'zergatik?' etengabe galdetzen hasten diren garaia. Esan genezake, 'pochemuchka' bihurtzen direla orduan haurrak. Noski, mundu guztia berria zaie eta euren ingurunea ezagutzea eta barneratzea ezinbestekoa dute, garapen egokia izango badute. Errusierazko 'pochemuchka' hitza izen bereko ipuin batetik dator. Ipuinean, hain zuzen ere, haur bat da protagonista, galdera asko egiten dituen haur bat. Zuk ere gehiago jakin nahi duzu? Bada, sakatu play eta entzun osorik solasaldia!

Audioak (1)