Kargatzen...
Itxi

Gure hiztegia

Begiek irribarre egiten dutenean, esan pretoogjes!

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Nederlanderazko hitz bat ikasi dugu gaur.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Egunero musukoa jantzita bizi garen pandemia sasoi hauetan, begiradek berebiziko garrantzia hartu dute. Lehendik ere bagenekien begirada batek asko esaten duela, baina orain, ahozkoa ez den komunikazioaren zati handi bat begietara mugatzen da. Begietan ikusten diogu elkarri haserre gauden, harrituta, pozik edo... pretoogjes. Jakin nahi duzu hitz honen esanahia? Karin Van Der Worpek azaldu digu. Sakatu play eta entzun nola kontatu digun!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)