Itxi

Gure haria

Agurrak

Tere Beloki | EITb Media

Menditik bueltan noiz utzi behar zaio agurtzeari? Anartz Izagirreren txio honek eman digu agurrez aritzeko aitzakia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eta jakina, ANARTZ IZAGIRRE agurtu dugu inor baino lehen. Ondoren, RAFA ELORZA, Vasco de Camping elkarteko presidentea, hark erantzungo digulakoan menditik bueltan noiz utzi behar ote zaion agurtzeari. FIDEL ARIZMENDI, Donostiako Dbus autobus konpainiako gidariarekin aritu gara agurtzeaz eta ez agurtzeaz. JON PLAZAOLA aktorearekin ere bai BARRE LIBREAN behin agurtzearen inguruan egin zuen bakarrizketaren haritik. Eta serio jarrita, AINARA MONASTERIO protokolo eta irudi aholkulariak protokolo arauek agurrei buruz diotena azaldu digu. Sakatu eta entzun "Baipasa"n esan dituztenak. Esan al dizugu kaixo?

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)