Kargatzen...
Itxi

ERTZAK

Animaliekiko izan behar dugu jarrera izango da mende honetako beste erronkatako bat

Marijo Deogracias | EITb Media

Ander Errastirekin aritu gara animalien etikaz eta animaliekiko ikuspegi moralaz. Alberto Garzon kontsumo ministro espainiarrak egindako adierazpenek eman digute hizpide Ertzak tartean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ander Errasti, etika eta filosofia politikoko irakasleak argi dauka: mende honetako beste eztabaida handietako bat izango da animaliekiko gizarte bezala izan beharko dugun jarrera. Izan ere, mila milioika animalia erabiltzen dira urtero munduan, jateko, janzteko, botikak probatzeko ...

Ikuspegi morala litzateke galdera gehien sortzen dituena auzi horretan: animalien eskubideak dituzte ala gizakiok haiekiko betebeharrak? Gaia ulertzeko, eta galdera erantzunteko, maila teorikoan behintzat, garrantzitsua da "ispilu baten aurrean jartzea", aipatu digu Errastik.

Eta hau guztia Alberto Garzon kontsumo ministro espainiarrak egindako adierazpenen harira. Gehiago entzun nahi? Entzun #ertzak, "Baipasa"n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)