Itxi

Elkarrizketa

Markel Etxeberria: Loewe-n lanean dabilen zestoarra

Itziar Alduntzin | EiTb Media

Parisera joan zen orain dela urte batzuk Zuzendaritza Artistikoa eta Enpresa Zuzendaritza eta Administraritza ikasita, eta Loewen dabil lanean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2016an joan zen Parisera, eta orain dela hiru urteko elkarrizketa batean galdetu ziotenean noiz arte gelditu behar zuen, "ez dakit" esanez erantzuten zuen. Ba ote daki orain?

Orduan ere ez zuen jakinen Loewe moda etxe ezagunean arituko zela lanean eta horretan ari da. Etxetik lanerako bidea oinez eta lasai egitea gutusko duen pertsona da, eguzkitan ibai estartatik joan ohi da. Hiriko distritoetan galdu eta bere burua kafe batean eserita aurkitzea maite du. Beti atzerrian,  hiri kosmopolita batean bizitzea zuen amets, eta argiaren hirian hartu du bizitokia.

Goi-mailako joskintzako izen handiko etxe honetan lan egiteak suposatzen duen lan handiaz, estresaz eta presioaz gain, oso lan gustukoa eta maitea duela ere kontatu digu.

Markel Etxeberria aurkezten dizuegu, Loewe etxean lanean ari den zestoarra.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)