Itxi

Gure haria

Puristak ala heterodoxoak gara?

Le Bron Jamesen pizza gustokoenak 16 osagai ditu eta ez dakigu horri pizza esan diezaiokegun ala ez: puristak ote gara?

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Emilio Malvarso italiarrak argitu digu pizza eta pasta nola prestatu behar ditugun, muturreko purismora iritsi gabe. Oriane Ayestaran Jakinola Elkarteko kideak euskara eta frantsesa irakasten ditu eta soziolinguista ere bada, eta hizkuntzaren alorrean purismoak dituen ertzak azaldu dizkigu. Dantzaren munduan ere hamaika tirabira entzun izan dira purismoaren inguruan eta Josu Garate Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako irakasleari deitu diogu zalantzak argitzeko. Musika ere entzun dugu, gospel zuria, zehatzago, Jon Imanol Etxabe Goiko Gela gospel taldeko abeslariarekin. Sakatu play eta entzun osorik kontatu digutena!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)