ERTZAK
Algoritmoak erregulazio efektiboa behar duela azaldu digu Ander Errastik
Marijo deogracias | EITb Media
Ikuspegi politiko eta filosofiko batetik begiratu diogu algoritmoari, adimen artifizialari Ander Errastirekin, etika eta filosofia politikoko irakaslea Bartzelonako unibertsitatean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Filosofia politikoaren ikuspegitik sekulako iraultza da algoritmoaren diseinua eta ezinbestekoak dira, diseinu horretan, aintzat hartzea gizartean desberdintasunak eragiten dituzten sesgoak ez erreplikatzeko eta demokraziaren funtzionamendua ez manipulatzeko. Hala, teknologiak eta gizakiak zer nolako harreman izan beharko luketeten galdetuta, ikuspegi kontrajarri bi nagusitzen direla azaldu digu Ander Errastik: guztiz banatuta daudela diotenena, eta guztiz bateratuta daudela diotenena.
Eta aurrera begira zer? Hezkuntza, teknologiaren eragina ulertzeko, baina modu transbertsalean eta erregulazio efektiboa.