Itxi

ELKARRIZKETA

Alex Hontoria: "Buruko gaixotasuna duena egur bati lotuta baztertzen dute; lanketa handia behar da hemen"

Aloña Beraza | EiTb Media

Psikologia ikasketak egin ondoren Sunbauako Harapan Proiect GKEra joan zen praktiketara. Erakundean lanean dagoen psikologo bakarra da, eta, bereziki, haurrekin egiten du lan, buru osasuna lantzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Olatuekiko zaletasunak eramanda ezagutu zuen Alex Hontoria donostiarrak Indonesia, eta surfa egitera joandako bidaia horietako batean izan zuen Harapan Proiect izeneko GKEaren berri. Herrialdearen eguneroko martxa ikusita, eta, batez ere, osasun mentalaren auziaz ohartuta, ikasketak amaitzeko praktikaldia bertan egitea erabaki zuen.

2019ko martxoan joan zen Hontoria Sunbauara lehen aldiz, eta bertan jarraitzen du lanean; Harapan Proiect-eko psikologoa. Erakundeko eguneroko lana nolakoa den kontatu du gaurko saioan, eta azadu du osasun mentalaren gisako gaixotasunei aurre egiteko nolako eragina duten Indonesiako ohiturek, tradizioek edota erlijioak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)