Gure haria
Itxaropena eta espektatibak kudeatzen
Lierni Ibargutxi | EiTb Media
2022. urtean itxaropenik gabeko urtea balitz, zoriontsuago izango ginatekeela diote batzuek, aurreko bi urteak nola joan diren ikusita. Ados al gaude?
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ez da berria itxaropenari buruz berba egitea. Angel Erro idazleak esan digun moduan, Antzinaroko Grezian ere ez zeuden ados itxaropenaren izaerarekin: ona da ala txarra? Ba ez dago oso argi. Uxue Otxoa psikologoak goi-mailako kirolarien bidelagun da eta espektatibak modu egokian lantzeko tresnak eskaintzen dizkie, euren jardunean onena eman dezaten. Julen musikari gazteak, berriz, Kutxa Kultur Musikako egoiliar berrietako bat, bere asmo artistikoen berri eman digu. Sakatu play eta entzun osorik kontatu diguten guztia!