Gure haria
Maskarak janzteko ordua
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Maskara garai betean gaude, batetik, noski, maskaradak eta beste neguko inauteri egunak hasiak direlako, eta, bestetik, maskarak protagonista dituzten hitzordu interesgarriak ditugulako egun hauetan han eta hemen
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Konturatu zarete maskara garai betean gaudela? Eta ez dugu hau esaten koronabirusetik babesten gaituzten maskarak jantzita gabiltzalako azken bi urteetan. Maskara garai betean gaude, batetik, noski, maskaradak eta beste neguko inauteri egunak hasiak direlako, eta, bestetik, maskarak protagonista dituzten hitzordu interesgarriak ditugulako egun hauetan han eta hemen. Gasteizen, David Lloyd esaterako, V for Vendetta komiki ezagunaren ilustratzailea gonbidatu dute, Ignacio Aldekoa kultur etxeko Jon Etxaidek azaldu digun moduan. Nola ahaztu V pertsonaiaren maskara!
Marie de Jongh antzerki konpainian, aldiz, Ama obrari estreinatu aurreko azken ukituak ematen ari dira, zero maskarak erabiliz. Jokin Oregi Marie de Jongheren dramagile eta zuzendariak argitu digu zer den zero maskara bat.
Rafael Bajo esgrima historikoko maisuarekin ikasi dugu, besteak beste, esgriman kareta esaten zaiola darabilten maskarari.
Iruñeko Baluarteko oholtza nagusia, berriz, Maskara dantza baten eskenatoki bihurtuko da bihar bertan, Giuseppe Verdiren Un ballo in maschera operaren estreinaldiarikin. Izaskun Zurutuzak libreto azpidatzien ardura du eta bere lana nolakoa den kontatu digu.
Sakatu play eta entzun elkarrizketak osorik!