Ibilibideak
Julen Quevedo, arkitektoen amesgaiztoez
Itziar Alduntzin | EITb Media
Arkitektoekin enpatia sentitu dugu gaur Julen Quevedok bere lanbideaz kontatu diguna entzunda. Ofizio guztiek dute B alde bat.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arkitektoek badituzte euren beldurrak, ikarak eta amets txarrak. Dena ez da erreza. Bezeroarekin lortu behar duten hartu-emana, orri zuri baten aurrean jartzen direneko sortze momentua, eurite handiko garai bat...horiek dira beraien arrakasta eta beldurren bilguneak.
Psikoanalista baten dibanean bailego aritu da hizketan gure kolaboratzaile den Julen Quevedo arkitektoa eta askoz ere hobeki ulertu dugu beraien lana.