Glitchcoretik harago
'Akatsa agertzen da errealitatearekin konektatzeko aukera bezala'
Akats teknologikoen estetikaren barrena bidaia
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Izaskun Alvarez Gainza artistaren esaldiak betetzen du gaurko titulua. Alvarez Gainzak gltichetan, akatsetan, aukerak ikusten ditu, 'aukera bat kontinuitate batean' haustura bat sortu eta haustura horrek, era berean, artea egiteko hamaika ate zabaltzen dituela. Akats horiek estanpatu bilakatu dituzte hainbat diseinatzailek eta glitchcore izeneko joera honen gakoak azaldu dizkigu Unai Zapiain moda marketing adituak. Haritz Odriozola Game Erauntsiko kideak, aldiz, glitch hitzaren jatorria azaldu digu eta bideo-jokoetan akats hauek irekitzen dituzten mundu miragarriak ezagutzera eman dizkigu. Soinu banda oso glitch izan da gaur, noski, Ines Azpiazuren aukeraketari esker. Sakatu play eta entzun solasaldia osorik!