Elkarrizketa
Oraindik badira proiekzionistak: Nagore Portugal
Itziar Alduntzin | EITb Media
Digitalizazioarekin desagertutako beste lanbide bat zela uste genuen, baina oker genbiltzan. Nagore Portugal Tabakaleran ari den proiekzionista aurkezten dizuegu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lanbide guztiz ederra eta artisaua dela erakutsi digu Nagore Portugalek.
Aitak erakutsi zion zinea maitatzen eta orain zinean diardu. Sentiberatasun berezia behar omen da lan honetarako.
Zine aretoetako atzeko paretako goikaldeko zulotik ateratzen den argira begira geratu izan gara maiz, eta gaur argiaren bila joan gara eta argi horren atzean ea nor dagoen ikusi.
Garai batekoen antza duen proiekzionista gelan sartu gara eta garai batekoak ziruditen proiektore handi batzuk ikusi ditugu; Aurreko mendekoak ziruditen bobina handi batzuk prest zituela, garai honetako andre gazte bat ari zen lanean, 36 urteko proiekzionista.
Bere lanbideaz maitasunez eta errespetuz aritu zaigu hizketan eta, pelikula bat proiektatzen ari zela, bere pauso guztiak jarraitu ditugu berta-bertatik.