Espekulatzen
Asier Gesalaga gaur Milan borragomez eta Matias Pratsez aritu zaigu
Itziar Alduntzin | EITb Media
Borragomen etxea eta kazetaria aitzakia izan dira preskriptoreez, estrategiez eta izen onaz aritzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur Asier Gesalagak argitu digu Milan borragoma etxeak egindakoa estrategia izan den ala ez, bilatu gabeko erreakzio bat baino ez den izan, Denek dakizuen bezala, etxeak bere borragoma berdea egiteari utzi behar ziola iragarri eta segituan sare sozialetan ez erretiratzeko eskakizunez bete zen; Horiek ikusita borragoma etxeak berdeak egiten jarraitzea erabaki zuen. Hori nahita egin zen ala ez? Asierrek argi du.
Bestalde, Matias Prats izen handiko kazetaria, urte askoan izan da aseguru-etxe bateko aurpegia eta orain bere ordezkoaren bila ari dira. Nola bilatu hain profil marraztua duen aurpegia? Zein komeni zaio aukeratzea aseguru-etxeari? Bila ari diren pertsona berriaren casting-a zuzenean iragartzea estrategia ona al da? Gesalagak dena aztertu du.