Itxi

ERTZAK

Interes publikoa eta publikoaren interesekoa

Leire Iturregui EHUko kazetaritza irakasleak dioenez, eztabaida historikoa kazetaritzan; "teorian kazetaritzak interes publikoari erantuzn behar dio, baina audientziak ziurtatzeko publikoaren interesari erantzun behar omen zaio".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Indarkeria obstetrikoaz aritu ziren "Faktoria"n otsailaren 11n, eta entzuleen artean erantzun asko jaso zituen gaiak. Leire Iturreguik azaldu digunez, gaia prime time-n lantzeko aukera izana eta entzuleengan hainbesteko erantzuna eragitea azpimarragarria da, gai sozialek ez dutelako beti tartea izaten prime time-ean, edo lerroburuetan.

Eta gehitu du, horri oso estuki lotuta, emakumeekin zuzenean lotutako gaiak azaleratzea ere are gehiago kostatzen dela. Arrazoi desberdinengatik, azaldu digu: "gu historikoki esparru pribatura mugatu izan gaituzte; eta esparru pribatua ez da albiste; eta horri gehitu beharreko zailtasuna, emakumeei zuzenean eragiten dieten arloak/gaiak lehen mailara ekartzeko zailtasunak". Labur esada, "hedabideen agenda feminista".

Horretaz guztiaz aritu gara Leire Iturregi EHUko kazetaritza irakaslearekin, #Ertzak tartean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)