ERTZAK
Zeintzuk dira alderdi politikoen funtzioak? Eta PPrenak, krisi garaian?
Marijo Deogracias | EITb Media
Ander Errasti etika eta filosofia politikoan irakaslearekin aritu gara alderdi populararen barne leherketa aitzakia hartuta, alderdi politikoen funtzioez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bost funtzio zerrendatu dizkigu Ander Errastik, alderdi popularraren krisiarekin lotuta:
1- Sozializazio politikoa eta iritzi eraketa.
2- Interesen arteko bateratzea.
3- Elite politikoen sorkuntza eta ugalketa.
4- Hiritarron eta, oro har, gizarte eragileen eskaerak botereari bideratzea.
5- Sistema politikoa sendotu eta egonkortzea.
Laburbiduz, PP bezalako alderdi batek Diaz Ayusok erakutsi duen lidergoa onartzeko prest dago? Alberto Núñez Feijóoren mugimenduak argi uzten du PPk ez diola pultsio populistari eutsiko. Dena den, kapitulu hori iritsi bitartean, hemen duzue Errastiren analisia.