Itxi

ERTZAK

Kazetariak dira Historiaren lehenengo zirriborroa idazten dutenak

Marijo Deogracias | EITb Media

Informazioa kontrastatzea eta egiaztatzea kazetarien lana da, baina gatazka egoeretan gehiago zailtzen da. Leire Iturregui EHUko kazetaritza irakaslearekin aritu gara, Ukrainako gerraren testuinguruan, informazio-iturrien eta informazioa egiaztatzearen garrantziaz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Desinformazioa darabiltela argudiatuta, Europar Batasunak Russian Today eta Sputnik komunikabideen emisioak debekatu ditu Europan. Testuinguru horretan, "manipulazio eta propagandarako ahaleginak handitzen dira gatazka lekuetan" eta horregatik "aldarrikatu beharra dago kazetarien lana. Bertaratu eta tokitik bertatik lan egiten duten profesional horien zeregina. Besteak beste, historiaren lehenengo zirriborroa eurek idazten dutelako". Hala azaldu digu Leire Iturregui EHUko kazetaritza irakasleak, #Ertzak tartean. Ukrainako gerraren testuinguruan hitz egin digu gerra kazetaritzaz, iturrien fidagarritasuna egiaztatzeaz, informazioa kontrolatu eta zentsuratzeko arriskuaz eta desinformazioaz, besteak beste.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)