Itxi

Gure haria

Etxekoen artean

Tere Beloki | EITb Media

Sormen munduan edota negozioetan elkarlanean dabiltzan familiak ezagutu ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bila hasi ginen jakin genuenean Goya sarien banaketa ekitaldian Maria Cerezuelak zeraman soinekoa JONE GONZALEZ ondarrutarrak jositakoa zela baina ezinbestekoa izan zuela bere amaren lankidetza.

Alaba dantzariaren Marizaunka dantza konpainiaren azken ikuskizunerako arropak josten  aritu den LURDES ARRUTI ere ezagutu dugu.

Ama idazlearen, Yolanda Arrietaren, ZERAK lan berriaren azala eta barruko irudiak marraztu ditu HAIRA RIVEROk. Beste batzuetan ere egin izan dizkion marrazkiak erakutsi dizkigu irratiz.

VULK musika taldearen lan berrienaren azala taldeko bateria jotzailearen aitak egindakoa da. Diskoaren izena zizelkatu die FELIX LARRAÑAGAk egurrean. Hura ere ezagutzeko aukera izan dugu.

Eta bizitza guztian gurasoen inguruan ibili ondoren euren esku hartu du  sagardotegia Hernaniko Zelaiako laugarren belaunaldiak. OIHANA GAINZERAINek azaldu digu nola antolatu diren hiru ahizpak. Jaione eta Maialen dira beste biak.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)