Gure Haria
Sareetako galdera guztiek dute erantzuna?
Galdera erantzunean aritu gara ohi bezala, baina gaurkoan sareetan topatu ditugun galderei bilatu nahi izan diegu erantzuna.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zer egiten dute farmazialariek botika kaxetako barra kodeekin? Dentistara joan aurretik hortzak hobeto garbitzen al ditugu? Tabernetan kontsumitu ondoren edalontzia barrara eramatea komeni da? Galderei erantzuna ematera hurbildu dira gurera; Andrea Olabarrieta, Getxoko farmazialaria; Javier Etxaniz, Trento hortz klinikako zuzendaria; Xabier Herrero, Ikatza tabernako zerbitzaria; eta Iban Zubeldia, Añarbeko Urak sozietate publikoko komunikazio arduraduna.