Itxi

ERTZAK

Gerra korrespontsalak eta zentsura militarra

Marijo deogracias | EITB Media

Ukrainako gerraren testuinguruan, gerra korrespontsalez aritu zaigu Leire Iturregui, EHUko kazetaritza irakaslea. Krimeako gerratik gaur egun arte, kazetaritza horretan aritzen direnen lan-modua aldatu bada ere, zentsura militarrari aurre egitea konstante bat izan da historian zehar.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Esaten da William Howard Russell izan zela historiako lehenengo gerra korrespontsala. Berak Krimeako gerraren berri eman zuen, 1854tik 1857ra. Gerraren berri emateaz gainera, soldadu britainiarren bizi-baldintzen berri ere eman zuen eta hori ez zen militarren gustuko izan. Leire Iturreguik kontatu digunez, 1856an kokatzen da zentsura militarraren sorrera. Eta, zati batean, harrezkero konstate bat izan da gatazka kazetaritzan. Egin kontu, Vietnamgo gerra Estatu Batuek galdu izana prentsaren errua dela uste du militarren % 64k, hainbat ikerketek diotenez.

Denboran gertuago, 2022an, Errusiak hainbat komunikabide debekatu ditu eta gauza bera egin dute Europar Batasunak eta Estatu Batuek hainbat errusiar komunikabiderekin. Horretaz eta ertz gehiagoz aritu gara Leire Iturreguirekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)