Elkarrizketa
Naroa Legarra, errusiar harremanetan aditua: "Gertatu dena aurreikusi eta ekidin zitekeen"
Itziar Alduntzin | EiTb Media
Errusiaren inbasiotik haratago, egoera honen zergatiak ulertzen lagundu digu Atarrabiako Naroa Legarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Errusiak egin duen inbasio ulertezina ulertu nahian gabiltza eta lan horretan ari garela, ezagutzen ari gara argia eman ahal diguten pertsonak. Horietako bat da Naroa Legarra.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Bartzelonan Zientzia Politikoen gradua; Suedian errusiar harremanen masterra Praktikak Turkian eta Ukrainan egin ditu. Orain dela bi astera arte Europar Batzordean gai nuklearrak zeraman talde batean aritu da lanean eta orain, Moskun Ukrainako oligarkei buruzko tesia egiten egon beharko zuen, baina Atarrabian harrapatuta utzi du inbasioak, Moskura bidaiatzea ezinezkoa delako. Bere ikasketa bide osoa ikusita, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerraz galdetu diogu.