ELKARRIZKETA
Yulia Korniyenko: "Ez dakit aita noiz ikusiko dudan berriz, oso gogorra izan da"
Unai Iradi | EITB Media
Ukrainan ez bezala, Lekunberrin lasaiago lo egiten duela kontatu digu Yulia Korniyenkok, Lekunberrira heldu berri den ukrainarrak, naiz eta bertan bizitakoaz amets gaiztoak egiten jarraitzen duen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ama eta ahizparekin batera atera da Yulia Korniyenko Ukrainatik, aitak eta osabak bertan geratu behar izan dute. Ama Polonian utzita etorri da Yulia, Lekunberrira, bere hemengo familiaren etxera. 21 egun hauetan bizitzakoaz hitz egin dugu, eta bere etxeaz gain, bihotza ere zabaldu digu.