Itxi

Gure Haria

Oinetakoei eta oinei begira

Takoi aldagarriak dituzten oinetakoetatik hasi eta Erdi Aroko zapaten aztarnetaraino ibilbidea

Your browser doesn’t support HTML5 audio

My Way Heels izena jarri diote Aroa Ugartek eta bere ikaskideek euren proiektu berritzaileari: hiru neurri diferentetako takoi aldagarriak dituzten oinetakoak dira. Berez, Xabier Benegas podologo eta Euskadiko Podologoen Elkargoko presidente ohiak esan digunez, takoiak hobe zentimetro edo zentimetro eta erdi ingurukoak badira. Altuagoak okasio berezietarako gorde hobeto. Orduñako Hamaika Kale Elkarteko kide Juanjo Sanzek, berriz, Orduñako zapatagintza tradizioaren berri kontatu digu. Eta Zohartze Galan arkeologo eta Arkeolan Fundazioko kideak, berriz, Gipuzkoako Erdi Aroko zapata aztarnen bilduma ederraz hitz egin digu. Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!

Audioak (1)