ELKARRIZKETA
3.000 urte dituen brontzezko aizkora bat topatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak, Hernioko tontorrerako bidean
ALOÑA BERAZA
Gerra Zibileko balen bila zebiltzan Iturriotzetik Herniorako tontorrerako bidean, eta indusketa lan horretan ezustean topatu dute Brontze Aroko aizkora. Objektua ikertzera bidali, eta emaitzen berri eman du elkarteak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
2018an indusketa lanetan zebiltzala egindako aurkikuntza baten berri eman du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Gipuzkoan, Iturriotzetik Herniorako tontorrerako bidean ari ziren lanean eta bat-batean, halakorik espero gabe, Brontze Aroko aizkora batekin egin zuten topo. Inguruak miatu dituzte, baina ez dute beste ezer topatu. Karlos Arlmorza Aranzadiko historialariak azaldu du Kantaurialdean oso ezohikoa dela halako objektuak topatzea. Iturriotz izena jarri diote aizkorari, aurkitutako lekuaren izena ematen baitzaie halako aurkikuntzei, eta une honetan Aranzadiko gordailuan dago ikusgai.