Itxi

ERTZAK

Mendebaldeko Sahararen inguruko erabakia aurrekari arriskutsua izan daiteke

Marijo Deogracias | EITb Media

Hala azaldu digu, Ander Errasti etika eta filosofia politikoan irakasleak gaiaren #ertzak azaltzeko tartean, eta nazioarteko legediak autodeterminazio eskubideaz dioena birpasatu dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nazio Batuek, nazioarteko justizia epaitegiak, Afrikako Batasunak eta, oro har, 60 urtetan kontsentsu legal zabala bertan behera geratu da Mendebaldeko Sahararen auzian, Espainiako presidenteak hartu duen erabakiarekin. Hala azaldu digu Ander Errasti etika eta filosofia irakasleak. Izan ere, kontsentsu zabal horretan ezartzen zena zen "bide militarrak erabiliz lurralde bat kontrolatzen duen estatu batek ez duela lurralde horrengan eskubiderik eta ikusten ari gara, kasu honetan, ez dela horrela izango eta, beraz, aurrekari arriskutsu eta desestabilizatzailea sortzen ari dela". Hori guztia aintzat hartuta, nazioarteko legediak autodeterminazio eskubideaz dioena birpasatu dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)