ERTZAK
Genero ikuspegia gerra kazetaritzan
Marijo deograqcias | EITb Media
Ukrainako gerraz informazio eta berri asko ari gara jasotzen, baina genero ikuspegirik ba ote dute? Leire Iturreguirekin heldu diogu ertz horri.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Genero ikuspegia gatazka kazetaritzan. Badago? Lantzen da? Kazetaria emakumea izateak bermatzen du genero ikuspegia?
Horiek eta galdera gehiago izan ditugu hizketagai Leire Iturregui kazetaritza irakaslearekin. Romy Fröhlich Municheko Unibertsitateko katedradunak egindako ikerketa ekarri digu Baipasara Iturreguik. 1989tik 2000ra gerra testuinguruetan emakumeek kalitatezko egunkari alemaniarretan duten ordezkaritza ikertu zuen. Emaitza: eragile edo aktore guztien (n = 12.435) %2 bakarrik ziren emakumeak. Eta biktima guztien (n = 9601) % 1 edo 96 soilik ziren emakumeak edo neskak.
Ertz asko dituen gaia da, duda barik eta Ukrainako gerra oinarri hartuta heldu nahi izan diogu.