ELKARRIZKETA
Antartika Kultur Container egitasmoak aurkeztu ditu 2021-2022an martxan jarritako proiektuak
ALOÑA BERAZA | EiTb Media
Ainhoa Artxako Antartika Kultur Container proiektuko eta Txaritopean elkarteko kideak aurtengo bi proiektuen berri eman digu; Laida Aldaz artistak kakorratzarekin egindako sorkuntzak eta Marta Elia artistak Sei elkartearekin batera egindako artelana covid-19ak egunerokoan nola eragin duen azalduz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Duela lau urte sortu zuten Artxanko-Mantxo anai arrebek Txaritopean elkartea, amaren omenez. Horren eskutik iritsi zen Antartika Kultur Container proiektu kulturalaren sorkuntza, eta horren berri ematera hurbildu da "Baipasa"ra Ainhoa Artxanko kidea.
Duela bi aste aurkeztu dituzte 2021-2022 ikasturtean martxan jarri dituzten bi proiektuak. Lehenengoa, Laida Aldaz artistak kakorratzarekin egindako sorkuntzak dira. Bigarren proiektua, aldiz, Marta Elia artistak eta Sei elkarteak elkarlanean sortu dute; covid-19ak eguneroko bizitzan nolako eragina izan duen aztertzeko ikerketa baten ondorioa da. Kalean elkarren arteko topaketak sortzeko asmoarekin egin dute besaulkia.