Itxi

Gure Haria

Galdu egin gara nahita

Itziar Alduntzin | EITb Media

Muga zeharkatzen galduta, hirietan, informazioan eta bizitzan galduta ibili gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Baipasan "Galdu" hitzari astindua eman diogu. Gari Garaialde fotokazetariak egin duen "Mendian Galduta Daudenei" bilduman, mendiz muga pasatzen ari diren migratzaileen gaia jorratu du.

Bestalde, Aitziber Salazar bidaiari trebatua da eta esan digu bidaia bat hasten dela galtzen zarenean. Gaur egun mugikorrekin, ordea, galtzea askoz zailago bihurtu dela esan digu.

Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak, aktualiazazioan zeharo galduta dagoela idatzi du "Galduta" artikuluan. Ukraina eta Errusiaren aferan zein pandemian jasotzen ari garen iritzi eta informazioak kontraesanez beteak daude; horrek guztiz galduta gaudela ohartzeko balio izan diola hausnartu du idazle azkoitiarrak.

Amaitzeko, bitzizan galdutzat hartuak diren etxerik gabeko pertsonez hitz egin dugu. Trinitarios izenaz ezagutzen den Iruñeko Etxerik Gabeko Personen Aterpetxeko hezitzailea den Nuria Alguacil argi eta garbi solastatu zaigu gaiaz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)