Gure Hiztegia
Gezellig: herbeheretarren bizipoza adierazten duen hitza
Lierni Ibargutxi | EITb Media
Enara Parra Hagan bizi da eta berak erakutsi digu bere herrikideek xarma berezia duten uneak nola izendatzen dituzten.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Herbeheretarren izaera definitzen duen hitz bat baldin bada, hori gezellig da. Enara Parra Rootsandcook sukaldaritza atariko arduradunak Amsterdamera iritsi eta segituan ikasi zuen. Euskaraz ez du itzulpen zuzenik, baina hainbat adibide jarri dizkigu zer den ulertzeko: eguraldi ona egiten hasten denean, etxe atarian bi aulki jarri eta lagunekin egotea, eguzki printzez gozatzen, esaterako, gezellig da. Eta zer gehiago da gezellig? Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!