Itxi

Gure haria

Esaera zaharrak

Tere Beloki | EITb Media

Zaharrak berri gaur "Baipasa"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

@EtimosDirectos kontuan txiokatu izan dituzten gaztelerazko hitzen eta esapideen jatorriari buruzko liburua kaleratu berri du Peru Amorrortuk beste bi lagunekin batera. Harekin izandako solasaldiaren ostean hartu dugu eskutan Alaitz Olaizola antzerkigilearekin Gotzon Garateren Atsotitzak liburua bertan datozen 14 mila atsotitzak irakurri zituelako bere egunean antzeslan bat sortzeko.

Yvonne Pocheluk, bere egunean Biarritz Cultureko langile izandakoak, argitu digu urtetan antolatu izan duten "Bi harri lau xori" jaialdiaren izena Daniel Landartek asmatu dela. Ez dela esaera zahar bat. Akaso sortu berria da.

Iraungitze datarik izateko itxurarik ez duten beste bi esaera zaharren inguruan ere aritu gara:

"Gustoko Tokian Aldaparik ez"en inguruan Iñaki Garairekin, Euskal Mendi Federazioko zuzendari teknikoarekin. Eta "Karakola eta barea, a ze parea" izan dugu hizpide Lander Otaola eta Ylenia Baglietto aktoreekin. Zergatik jakin nahi? Entzun goiko audioa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)