Kargatzen...
Itxi

ERTZAK

Twitter kanal erakargarria da, baina…

Marijo deogracias | EITb MEdia

Elon Muskek iragarri du Donal Trumpi aukera emango diola atzera ere Twitterren kontua zabaltzeko, enpresaren jabetza osoa eskuratzen duenean. Aurretik adierazpen askatasuna bermatu nahi zuela iragarri zuen Muskek. Ertz horiei heldu diogu Leire Iturregui EHUko kazetaritza irakaslearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Twitter, herritarren egunerokoan bezalaxe, kazetarien egunerokotasunaren parte da informazioa bilatzeko. Leire Iturreguik azaldu digu EHUn egin duten ikerketa batean ikusi zutela, "euskal kazetarien erdiak baino gehiagok (%53) aitortzen duela egunero bilatzen dituela informazioa eta albisteak sare sozialetan".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)