Walk On The Basque Side
Igarabak ikustera eraman gaitu Vanessa Sanchezek Arabako mendialdeko Ega ibaiaren ertzera
EITb Media
80ko hamarkadan desagertzeko zorian zegoen arren, Arabako ibaien egoera asko hobetu denez, igaraben kopurua asko ari da handitzen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arabako mendialdean, Ega ibaiaren ertzean, egin du zita Vanessa Sanchezek Iñaki Nabarro biologo eta Natouring enpresako kidearekin. Bertan, ibaiaren egoera asko hobetu da, eta 80ko hamarkadan desagertzeko zorian izan zen arren, orain, igaraben kopuruak nabarmen egin du gora. "Baipasa"n eman dizkigu azalpen guztiak.