Itxi

ERTZAK

Kazetaritzaren funtzio sozialaz aritu gara Leire Iturreguirekin

Marijo deogracias | EITb Media

Informazioa emateko orduan gakoak ematea, gaiaren testuingurua azaltzea zein garrantzitsua den gogoratu digu EHUko kazetaritza irakasleak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haurdunaldi subrogatua deitzen den gaiaren aitzakian, eta era horretako informazioak lantzeko moduaz kezkatuta, informazioak bere testuinguruan ematearen garrantzia azpimarratu du Leire Iturregui EHUko kazetaritza irakasleak. "Gakoak eman behar zaizkio publikoari, gaiari buruzko iritzi kritiko bat izan ahal izateko. Bestela azalean, emozioen mailan mugituko gara. Eta hor ezin da eztabaida serio bat izan, ezta iritzi publiko heldu baterantz abiatu ere", azaldu digu Iturreguik.

iturri pertsonalez ere aritu gara berarekin. Oso garrantzitsua dira, baina "adierazgarriak izan behar dira eta beti testuinguruan jarrita". Alegia, kazetaritza funtzio sozialarekin bete ahal izateko informazioa bere testuinguruan aurkeztu behar dela, erantzukizunez informatu nahi bada.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)