Olioaren krisia eta alternatik
Ekilore olioa garestitu den honetan, ahuakate olioa ekoizten duen Perseus enpresa getxoztarra ezagutu dugu
Marijo Deogacias | EITb Media
Fran Arrese eta Josu Trebolazabala dira Perseus ahukate-olioaren atzean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ia 75.000 tona ekilore-olio inportatu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara Ukrainatik, iaz. Eustaten datuen arabera, 3 lurraldetara iristen den ekilore-olioaren % 80 litzateke hori. Nafarroan gutxixeago, baina antzera. Izan ere, 90eko hamarkadan 24.000 hektarea ekilore zeuden arren, gaur egun 4000-5000 hektarea inguru daude. Bermeoko Zallo kontserbak enpresako Leire Zapiain, marketin eta komunikazio arduradunak azaldu digu hasi direla merkatuan diren olio alternatibak zein diren ezagutzen.
Eta bilaketa horretan, guk ere topatu dugu bestel olio bat: ahuakate olioa. Getxon dago Perseus enpresa, dolarea Lleidan daukate eta ahukateak Granadan ekoizten dituzte.