Itxi

Gure Haria

Uhartetarrak ezberdinak al dira?

Itzair Alduntzin | EITb Media

"Baipasa"n jakin nahi izan dugu urez inguratuta bizitzeak ezberdin egiten ote dituen bertako biztanleak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Uharteak" zutabe iradokitzailea idatzi zuen Cira Crespo historialari kataluniarrak "Alea" Arabako aldizkarian. Historiako irakasle batek esan omen zion behin erreparatzeko irlei, historiako pasarte garrantzitsuenak bertan pasatzen zirelako. Ideia hori buruan gelditu zaio Cirari eta hortik abiatuta, uhartetarrei buruzko zutabe bat idatzi du guk irratiratu nahi izan duguna bere laguntzaz. Berekin hitz eginda ikerketa lanari ekin diogu Baipasan:

Irlandarra den Steven Moranek,  irlandarrak uhartetar izateagatik ezberdinak ote diren horren inguruan hausnartu du gurekin.

Mallorkan bi hamarkada daramatzan Manoli Kortak ere bere iritzia eman digu eta badu zer esana irlatarrei buruz.

Euskal Herrian ere ibili gara eta, bertako irletan inor bizi ez bada ere, jakin nahi izan dugu garai bateko biztanleak nolakoak ziren. Alfredo Moraza Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoak azaldu digu ze biztanle mota bizi ziren gure irletan.

Eta bai, horiekin denekin hitz egin ostean, jakin dugu uhartetarrak zertan diren ezberdin eta zergatik. Jakin nahi duenak entzun dezala gure gaurko haria.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)