ZIENTZIA
Serendipiak eman dituen asmakizunez aritu gara Jon Mattin Matxainekin
Marijo Deogracias | EITB Media
XVIII. mendean sortutako kontzeptua asmakizunak, edo soluzioak zortez ala txiripaz aurkitzen direnean erabiltzen da. Eta Jon Mattin Matxainekin ikusi bezala, ez dira gutxi historian zehar serendipiari esker aurkitu diren asmakizunak. Purpur tindagaia bezala, post-it-ak edo patata frijituak!
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Serendipiari esker deskubritu ziren patata frijituak! Baina penizilina ere. Alegia, zientziak, metodologia eta planifikaziotik asko duela, baina kasualitateak ere izan badira, eta haiek irakurtzen eta ulertzen jakinez gero, post-it-ak bezalakoak sortzen dira. Jon Mattin Matxainekin aritu gara serendipiari esker lortutako asmakizunez.