Itxi

Eskailera eguna

Eskaileraz eskailera, Iruñetik Hong Kongera

Lierni Ibargutxi | EITb Media

San Fermin aurreko eskailera ospatzen ari diren egunean, egurrezkoak, mekanikoak eta zinematografikoak ere izan ditugu hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Munduko festarik handienaz hitz egin dugu, hau da, San Fermin jaiei buruz, Muthiko Alaiak peñako Rakel Arjolekin. Peña honetako sortzaile izan zen Ignacio Baleztenak sortu baitzuen Uno de enero eskaileren kanta ezaguna ere. Saioa Barandiaran, aldiz, Hong Kongen bizi da eta munduko eskailera mekaniko luzeena nolakoa den azaldu digu. Ez zen lan makala izango Hong Kongeko eskailera horiek eraikitzea, eta, egia esan, zurgintzan ere, Josemi Leiza Arbizuko Txueldi Zurgintzako arotzak esan digunez, lan zailenetarikoa da eskailerak egitea. Zineman, aldiz, nork ez du gogoratzen Potemkin Korazatua filmeko eskaileren eszena? Iñaki Lazkano kritikariak xehetu digu Sergei Eisensteinen film historikoaren nondik norakoak. Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)