Itxi

ELKARRIZKETA

Goiuri Azkarate modeloa: “Nire burua onartu nuenean erabaki nuen bekainetatik ile gehiago ez kentzea"

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITB Media

Elorrioko modeloarekin modaren industriako estereotipoen gainean aritu gara hizketan. Betiko ereduetatik kanpo kokatzen du Goiurik bere burua; bekain bakarra da eta bere haginak ere gustuko ditu. Modaren industriari "beste ezaugarri batzuk" eskaintzen dizkiola dio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Goiuri Azkarate modeloak modaren industriako estereotipoengandik ihes egin nahi du, eta ezohiko produktu bat eskaintzen duela dio. Orain arteko neurrietatik kanpo kokatzen du bere burua: "Nire burua onartu nuenean erabaki nuen bekainetatik ile gehiago ez kentzea. Bekain bakarra naiz, eta nire haginak ere gustuko ditut". Oso gazte zelarik hasi zen bekainak depilatzen, hamar urterekin, ikaskideek iseka egiten ziotelako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)