GURE HARIA
Zenbat autobus magiko ezagutzen dituzue?
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Ama Tabernaren autobusa, Arabako Jaibusa, Goikuriko autobusa eta Irizarren egiten diren anbulantzia-autobusak ezagutu ditugu gaurko saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Javi Rivero Tolosako Ama tabernako kidea da, eta Ama autobusak azken asteetan egindako ibilbidea kontatu digu, Tolosako haragi festan izan da, baita Pasaiako Itsas festibalean ere bai, Donibanen.
Nuria Lopez de Letonaren eskutik egin dugu bisita beste behin ere Goikuri autobusera, arropa denda mugikorrera, alegia. Autobus gidari lanetan bera aritzen dela kontatu digu, eta gainera gidabaimen berezia ateratzeko prozesua nolakoa izan zen ere azaldu du.
Magia egiten duten autobusez hitz egiten hasita ezin izan dugu aipatu gabe utzi Irizarreko lantegian sortzen dituzten anbulantzia-autobusak. Javi Goikoetxea izan dugu "Baipasa"n, Irizarreko Exportazio Zuzendaria, eta halako ibilgailu bereziek zein ezaugarri izan behar dituzten kontatu digu.
Bada, herriz herri eta jaiez jai dabilen beste autobus bat ere ezagutu dugu; Arabako herrietan barna dabilen Jaibus autobusa. Amaia Undalurekin hitz egin dugu, Jaibus Vital programako koordinatzailearekin, eta proiektuaren nondik norakoen berri eman digu.