Itxi

Gure Haria

Artelana norena da, sortzen duenarena ala exekutatzen duenarena?

Itziar Alduntzin | EiTb Meida

Arte kontzeptualaz hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maurizio Cattelan-en auziak eraman gaitu gaur gai hau jorratzera. Artista polemiko italiarra salatu du bere ekoizlea den Druet eskultoreak. Beretzat egindako bederatzi lanen jabetza eta, ondorioz, dirua eskatzen dizkio.

Gai horri tiraka, gaur egun dagoen arte birtualaz hitz egitera ere ausartu gara. Arte lana noiz da artelan? Artelana egiteko erabilitako baliabideek baldintzatzen duten artelanaren izaera?

Maite Luengorekin hitz egin dugu. EHUko Artearen Historia eta Musika saileko irakaslea da bera, "Azken joerak" ikasgaia ematen du Arte Ederren Fakultatean eta arte garaikidean doktoretza egiten ari da

Aitor Ruiz de Egino jakintza-alor anitzeko artistak ere eman digu bere iritzia; kriptoartea ere egiten duen artista da bera. Baliabide digitalez egindako lanak ere baditu.

Urtzi Ibarguen artista ere teknologiaz baliatzen da sortzeko. Hark ere esan digu Marizio Cattelan eta Drueten arteko auzian zein aldetan jartzen den.

Amaitu dugu sortu berri den Euskal Eskultoreen Elkarteko lehendakariordearekin hizketan, Uxue Lasarekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)