Itxi

UDAKO PIKNIKA

Fruta entsalada udatiarra piknikerako, Enara Parrak

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITB Media

Uda honetako lehenengo errezeta prestatu dugu Enara Parraren laguntzarekin, fruta entsalada udatiarra bi lagunentzat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Udako egunetan, planak edonon eta edonoiz sortzen diren egun horietan zer sartuko dugu gure piknikean? Azkar batean prestatzeko errezeta freskoak ekarriko dizkigu asteartetan Enara Parrak. Oinarri bera izango dute denek; garaiko barazkiak eta frutak erabiltzea. Hortik aurrera, sormenerako aukera eskainiko du baita ere, eta plater aldizkako ugari proposatuko ditu. 

Lehenengo piknika prestatu du dagoeneko: fruta entsalada udatiarra. Bi pertsonarentzako honakoak dira behar ditugun osagaiak: hamar tomate cherry, hamar gerezi, papaia xerra bat, sei mozzarella bolatxo txiki, albaka edo oregano freskoa, laurden bat tipula gorria (freskoa edo ozpinetakoa), oliba olioa eta gatza edo piperbeltza.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)