Itxi

SOS MARK! EZ DAKIT ZER JANTZI

Sanferminetarako zazpi look proposamen egin dizkigu Mark Darkek

Aloña Beraza Peña | EITb Media

Egun bakoitzerako proposamen bana ekarri digu Mark Darkek, San Fermin jaietan ere modaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jantzi tradizionaletik hasi ditu proposamenak Mark Darkek; lehenengo egunerako jantzi zuria zapi gorriarekin aukeratu du. Bigarren egunerako, ordea, Nafarroako jantzi erregionalean inspiratutako proposamena ekarri digu. Hirugarren proposamena Nafarroako banderan oinarritutakoa izan da, total red look gisara izendatutakoa. Laugarren eguna aldarrikapenez josi du, festetan ere badelako horretarako tartea, eta zezenketen aurkako looka proposatu du, kolore beltzean oinarritutakoa. Bosgarren outfita Nafarroako folklorean oinarritutakoa da, pololo zuriak, gona zuria eta espartinak jantzita. Seigarrenerako, aldiz, zinta dantzari lotutako proposamena, eta azken egunerako look berezi bat proposatu du; Fashion Victim looka. Marc Jacobs ready to wear 2022 total black look jantzian inspiratutakoa proposatu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)