Itxi

UDAKO PIKNIKA

Porru eta lakoi tarta, piknikerako

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITB Media

Bigarren errezeta ekarri digu Enara Parrak; porru eta lakoi tarta (quiche) sei pertsonarentzat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azkar batean prestatzeko bigarren errezeta freskoak ekarriko digu Enara Parrak. Garaiko barazkiak eta frutak erabilita osatu du porru eta lakoi tarta.

Sei pertsonarentzako honakoak dira behar ditugun osagaiak: porru bat, kuiatxo erdia, 50 g lakoi edo urdaiazpiko xerra, berakatz bat, 50 g gazta birrinduta, sei arrautza, 250 g cottage gazta. bi koilarakada oliba olio, gatza eta piperbeltza

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)