DIVAK ETA GEHIAGO
Mozarten konposizioei ahotsa jarri dieten divak aurkeztu dizkigu Ane Legarretak
Marijo Deogracias | EITB Media
Ane Legarreta orkestra zuzendariak #divaketagehiago bigarren atalean Mozarten obretan emakumeek abesten zituzten esaldien zentsuraz ere hitz egin digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Wolfgang Amadeus Mozart (Salzburgo, 1756ko urtarrilaren 27a- Viena, 1791ko abenduaren 5a) konposatzaile handiaren obrak oinarri hartuta entzun ditugu Nadine Sierra, Lisette Oropesa, Federica Von Stade, Nerea Garmendia, Miah Persson, Anke Vondung eta Natalie Desaay. Ane Legarretak kontatu digunez, "Helene Seydouxek idazlearen Mujeres y la ópera liburuan azaltzen du nola Mozartek bere istorioetako Diva-heroien hitzetan jartzen zituen erreplikak, askotan, zentsuratuak izan ziren".
Gaurko operak:
- Mozart- Le Nozze di Figaro- Sierra / Oropesa
- Mozart - Figaro / Cherubino / Federica Von Stade
- Mozart - Figaro /Anna Netrebko
- Mozart - Despina / Nerea Garmendia
- Mozart- Così fan tute 'Prenderò quel brunettino' / Miah Persson / Anke Vondung
- Mozart - Txirula magikoa/ Natalie Desaay
Bitxikeria gisa: Così fan tute 'Prenderò quel brunettino obrako ariaren bertsio oso dibertigarri bat ere gomendatuko digu Legarretak. "Reggaetona dantzatzen egongo balira bezala interpretatzen dutelako Seatle operako emanaldi batean Marjukka Tepponen eta Hanna Hipp-ek"