SOS MARK! EZ DAKIT ZER JANTZI
Txandalkia 2000garren efektutik
ALOÑA BERAZA PEÑA
90. hamarkadaren ondorioz hasi zen txandalkia indarra hartzen, orduan hasi zirelako lehenengo erreferenteen mugimenduak. Juicy Cotoure marka izan zen liderra, baina beste etxe batzuk ere murgildu zirela kontatu digu Darrk Markek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txandalkiaren fenomenoaren oinarrietara egin dugu atzera Darrk Markekin eta 2000. urteko txandalkien eta gaur egungoen arteko aldeaz aritu gara. Paris Hilton, Britney Spears eta Destiny Child izan ziren besteak beste hastapenetan erreferente bihurtu zirenak. Moda etxeei dagokioenez, aldiz, Juicy Cotoure, Kangool, GAP, Buffalo, Van Dutch, Kappa eta Adidas izan ziren gehien gailendu zirenak.