Itxi

ZER ARI ZARA IRAKURTZEN

Fantasiazko mundu post-apokaliptiko batera eraman gaitu Sare Cadaval Fleming idazleak

Brandon Sandersonen “El héroe de las eras” irakurtzen ari dela esan digu Sare Cadaval Fleming idazle gazteak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Fantasia maite du Sare Cadaval Flemingek. Ez alferrik, irakurtzeaz gainera, idatzi ere egiten du. Bera izan da Jordi Sierra I Fabra gazteentzako literatura sariaren azken irabazlea, "El canto del abismo" lanarekin.

Udan zer irakurtzen ari den galdetuta, Brandon Sandersonen "El héroe de las eras" erantzun digu. Sandersonen liburu gehienak unibertso berdinean girotuta daude eta "mundu post-apolakiptiko baten antzekoan dago girotua", baina gauza ezberdinak gertatzen dira. Adibidez, "errautsa jaisten da zerutik, zerua gorria da eta jendeak gaitasun bereziak ditu"; horregatik azaldu digu Cadavalek "fantasia bai, baina ezberdina" dela Sandersonen trilogia. Pertsonaia ugari agertzen dira Sandersonen eleberrietan eta Sare Cadavalek aitortu digunez, gustukoen duena Sazed da, bigarren mailako pertsonaia, pentsalaria den pertsonaia "akzioak hainbeste ibiltzen ez dena".

Audioak (1)