KLASIKO FABORITOA
Charles Chaplinen 'Mutikoa' aukeratu du Josu Martinezek klasiko faborito gisa
"Irritik malkora eramaten gaitu izugarrizko maisutasunarekin" eramaten zaituen 1921ean estreinatu zen The Kid filma aukeratu du Josu Martinezek zinegileak, klasiko faboritoaren tarterako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Josu Martinez, zinegilea eta ikus-entzunezko irakaslea EHUn, izan dugu bere klasiko faboritoaz hizketan #Blaipasa irratsaioan. The Kid (1921) aukeratu du, Charles Chaplinen lehenengo film luzea. "Irritik malkora eramaten gaitu izugarrizko maisutasunarekin, ontasuna eta gaiztakeria uztartzen ditu izugarri ongi", esan digu Martinezek.
"Ez dakit zer den klasiko bat, baina izan daiteke, beste garai batean, oraindik ere emozionatzen gaituen zerbait izatea eta ni behintzat emozionatzen nau, garai hartan hainbat jende emozionatu zuen bezala. Umeei jartzen diedanean ere berdin egiten dute barre eta negar", aitortu digu.