GURE PIKNIKA
Wrap bilkariak piknikerako
ALOÑA BERAZA PEÑA
Betiko ogitartekoen ordezko paregabeak izan daitezke bilkariak, arinak, egiteko errazak eta zapore bikainekoak. Aukera beganoa ere proposatu digu Enara Parrak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Wrap bilkariak nola egiten diren azaldu digu Enara Parrak. Ogitartekoen ordez piknikean sartu ditzakegun elikagaiak dira, errazak eta azkar batean prestatzeko modukoak.
Osagaiak (6 pertsonarentzat):
- 6 arto edo gari tortilla
- Humusa 150 g
- Uraza hosto batzuk
- Tomate bat xerratan
- Ahuakate bat xerratan
Tapenade:
- 25 oliba beltz
- 2 antxoa (gatzetan)
- 2 koilarakada oliba olio
- Limoi zuku koilarakada 1
- Oregano lehor koilarakadatxo erdia
- Berakatz erdi bat
- Piperbeltza
URRATSAK:
- Lehenengo, tapenadea prestatuko dugu, horretarako osagai guztiak txiki-txiki egin behar dira. Labanarekin edo pikatzaile elektriko bat erabili dezakezue.
- Ondoren tortillak berotuko ditugu zartagi bero batean edo mikrouhin-labean 10 segunduz.
- Dana listo, goazen wrap edo bilkariak egitera.
- Ipini tortilla bat plater batean edo erdi-erdian humus lerro bat marraztu.
- Lerroaren ondoan tapenadearekin beste lerro mehe bat jarri.
- Eta guzti honen gainean, letxuga, tomate eta ahuakatean kokatu.
-Orain kontuz kontuz tortilla biribilkatu bilkaria sortuz.
-Piknikera eramateko aluminio paperean batu eta listo.