MOTXILA HARTU ETA GOAZEN!
Nafarroa Beherean zer ikusi? Hauek Iñaki Goikoetxearen proposamenak
ALOÑA BERAZA PEÑA
Donibane Garazitik ihes eginda, bestelako txoko proposamenak egin dizkigu Iñaki Goikoetxeak. Tartean, Bidaxuneko Agramondarren gaztelua, Bastida, Donapaleu, eleta, Baigorri, Urepele, Gixuneko Base de Pop itsas parkea, Izturitzeko eta Otsozelaiko leizeak, edota Eiheralaharre eta Esterenzubi herriak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iñaki Goikoetxeak motxila Nafarroa Beherera eraman du gaurko saioan: Donibane Garazi da tokirik bisitatuena, eta hortik ihes egin nahi izan du.
Hurrengo geldialdiak proposatu ditu: Bidaxuneko Agramondarren gaztelua, Bastida, Donapaleu, eleta, Baigorri, Urepele, Gixuneko Base de Pop itsas parkea, Izturitzeko eta Otsozelaiko leizeak, Eiheralaharre eta Esterenzubi herriak, Urkulu mendia, Organbideko cromlecha edo mairu-baratzeak, eta Arpeako kobazuloa.